XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Sifonopodorik primitiboenak, antza,
Erretropropultsioaren hastapena garatuta zeukaten seguraski.
Aipaturiko populazioetan, ontogeniak, arraultze txikerrak erakusten bide zituen, eta bai, zenbait larba-organo trantsitorio, desberdindu gabeko maskorra eta fase pelagiko laburra ere.
Hauek jatorria izanik, hurrengo urratsean
g)
Apize irtena ez zuten zenbait triblididano izan daitezke bibalbioen jatorria.
Triblididano honek, ktenidio-pare bat eta garro-sistema eduki zukeen.
Sedimentu bigunetaranzko aldaketak, gorputz eta oinaren mehardura ondorioztatu zuen, eta bizimodu goldatzaile-industailerako moldapenak, sistema hidraulikoaren hobakuntza suposatu zuen; gainera, maskorraren banaketa longitudinala gertatu zen.
Honela, jalkinetan gehiago sakontzeaz batera, sistema hidraulikoaren mekanismo osagarri batzu garatu ziren.
Maskorraren banaketarako aurrebaldintza, urriki kaltzifikatutako maskor-hastapenak zituzten animaliek aurkeztu zuketen.
Honelako larbetan, maskor-guruina bitan zatitu zen.
Gaur eguneko bibalbio-lerro guztietako arbasoaren ezpain-palpoak, jalkinak edota esegirik dauden janari-kiziak biltzera moldatu ziren, trakto ziliodunak garatu zituztelarik.
Ezpain-palpo bidezko elikadura mukoziliarretik, elikadura iragazlera igaro ziren geroago.
Dena den, behin ezpain-palpo bidezko elikadura izan eta gero, aho-aparatua endurtu egiten da.
Bestalde, protostiloa garatzen dute.
Ondoren, bibalbioak lau adarretan desberdintzen dira, Salvini-Plawen-en ustez: (1)